Berriak

Atzealdea Festetako sare sozialetako argazki lehiaketako finalistak ikusgai jubilatuen tabernan

Herritarrek emandako botoen bidez aukeratuko da irabazlea eta irailaren 25era egong da bozketa zabalik

2016·09·15


Bigarren urtez egin zen Alegiak jaietan sare sozialetako argazki lehiaketa. Festek iraun zuten bitartean jaso ziren argazki guztien artean epaimahaiak sei aukeratu ditu finalista modura. Jaietako une ezberdinak erakusten dira argazki horietan eta orain sei horietatik argazkirik onena aukeratzeko garaia da.

Argazki horiek jubilatuen tabernan daude ikusgai eta bertan egongo dira irailaren 25era bitartean. Epe horretan herritarrek gehien gustatzen zaien argazkiaren aldeko botoa emateko aukera izango dute tabernan bertan eskura izango dituzten orrietan. Argazki irabazleak lehiaketako sari potoloa irabaziko du eta botoa ematen duten guztien artean ere, sari bat zozketatuko da. Beraz, herritarrei dei egiten zaie botoa ematera, denon artean argazkirik onena aukeratzeko.