Berriak

Festetako sokamuturra udaletxeko balkoitik ikusteko izena eman duten guztiek izango dute horretarako aukera

Eskaintzen zen plaza kopurua ez da bete eta izena emandakoek igandean 16:45erako egon beharko dute udaletxeko atean

2024·07·10


Igandean jaien barruan egingo den sokamuturra udaletxeko balkoitik ikusteko izena eman zuten pertsona guztiek bermatuta dute horretarako aukera. Eskaintzen zen plaza kopurua ez da bete eta horrenbestean, izena emandako guztiek ikusi ahal izango dute sokamuturra balkoitik. Igandean 16:45erako udaletxeko atean egotea eskatzen zaie izena eman zutenei.