Berriak
Atzealdea Festetako sokamuturrean udaletxeko balkoian egon nahi duten haur eta adinekoen zozketarako izena emateko epea zabalik
2024·06·27

Uztailaren 14an, igandea, sokamuturra egingo da Alegiako jaien baitan. LH1 eta 6 maila bitarteko haurrek eta 70 urtetik gorako adinekoek udaletxeko balkoitik ikusi ahal izango dute sokamuturra. Zozketa bat egingo da izena ematen duten pertsonen artean eta jada zabalik dago izena emateko epe hori. Uztailaren 7a, igandea, izango da azken eguna eta formulario honen bidez eman daiteke.
Udaletxeko balkoian ez da aulkirik egongo eta horrenbestean, zutik egon beharko dute bertan daudenek. Aldi berean, gurpildun aulkiekin ere ezingo da egon. Beraz, hori kontuan izateko eskatzen zaie adinekoei, batez ere.