Berriak
Atzealdea Festetan herrian eragin diren kalteak salatu nahi ditu Udalak
2026·07·23

Alegiako festak orokorrean giro onean ospatu diren arren, Udalak bere tristura azaldu nahi du jaietara etorri den gutxiengo batek izan duen jarreraren inguruan. Herriko hainbat gunek kalteak eta txikizioak jasan dituzte eta jarrera desegoki horiek dituztenak oso gutxi izan arren, Udalak jokabide horiek modu irmoan salatu nahi ditu.
Hondakin edukiontzi batzuk erre, zuhaitzak apurtu, ibilgailu batzutan kalteak eragin… Udalak 6000 euro inguruko kostua duten kalteak eragin direla estimatzen du. Festak ospatzera etortzeak ez dio inorri horrelako ekintzak egiteko zilegitasunik ematen eta gutxiengo horrek eragindako kalteak konpontzeko, Udalak beste gauza batzutara bideratu nahi zuen dirua erabili beharko du, herriaren onurarako izango ziren hobekuntzak zertxobait atzeratuz.
Horrekin batera, edukiontzien kasuan, suhiltzaileek esku hartu behar izan zuten. Larrialdi zerbitzuak horrelako ekintza batzuetara ekarri beharrak, gertaera larriago batera joateko deia jasotzen dutenean, ezin joan izatea edo berandu iristea eragin dezake.
Beraz, Udalak espero du horrelako jokabideak ez errepikatzea.