Berriak
Atzealdea Foru Aldundiak Aldaba Txiki mendi publikoan ordenazio plangintza bat jarriko du martxan
2024·05·24

Gipuzkoako Foru Aldundiko Mendietako eta Natura Inguruneko zuzendari den Koldobike Olabide Alegian izan zen atzo. Udal gobernuaren kezketako bat da Aldaba Txikiko onura publiko mendiaren egoera. 2015ean idatzitako plangintza zaharkituta geratu da eta Udalaren eta Aldundiaren arteko elkarlanarekin berritu egin nahi da.
Aldaba Txiki mendiaren egoera kaskartu egin da azken urteetan arrazoi ezberdinak medio: banda marroiaren gaitza, haizeteak, denborak eragindako higadura… Udalak ingurumenaren alorrean duen kezka horri klima aldaketaren eragin negatiboak gehitu behar zaizkio eta hori guztiaren aurrean, ezinbestekoa da ingurune naturala zaintzeko neurriak hartzea.
Zuhaitz asko daude erorita eta beste asko dira zutik baina egoera txarrean daudenak. Esku hartzerik ezak, egoera hori arriskutsua izatea dakar eta basoaren egoera hobetzeko, ezinbestekoa da giza esku hartzea.
Zentzu horretan, Aldundiak ordenazio plangintza bat egiteko konpromisoa hartuko du berau garatu eta eremuaren egoera hobetzeko.