Berriak

Atzealdea Fraisoro Eskolak Produktu Fitosanitarioen Aplikatzaile karneta berritzeko ikastaroa eskainiko du ekainaren 10ean eta 12an

Arratsaldez eskainiko da, 40 euroko prezioa izango du eta eskolarekin harremanetan jarrita eman daiteke izena

2024·05·29


Fraisoro Eskolak Produktu Fitosanitarioen Aplikatzaile karneta berritzeko ikastaro presentziala eskainiko du ekainaren 10ean eta 12an. 15:00etatik aurrera izango da eta gazteleraz eskainiko da. Interesatuek eskolarekin harremanetan jarrita eman dezakete izena, 943 69 21 62 telefonora deituta edo fraisoro@fraisoroeskola.eus helbidera idatzita. Ikastaroak 40 euroko prezioa izango du.