Berriak
Atzealdea Fraisoro Eskolak Produktu Fitosanitarioen Aplikatzaile karneta berritzeko ikastaroa eskainiko du ekainaren 17an eta 19an
Maila kualifikatukoa izango da, arratsaldez, 50 euroko prezioa izango du eta eskolarekin harremanetan jarrita eman daiteke izena
2024·06·05

Fraisoro Eskolak Produktu Fitosanitarioen Aplikatzaile karneta berritzeko maila kualifikatuko ikastaro presentziala eskainiko du ekainaren 17an eta 19an. 15:00etatik aurrera izango da eta gazteleraz eskainiko da. Interesatuek eskolarekin harremanetan jarrita eman dezakete izena, 943 69 21 62 telefonora deituta edo fraisoro@fraisoroeskola.eus helbidera idatzita. Ikastaroak 50 euroko prezioa izango du.