Berriak

Atzealdea Franconi Fundazioaren etorkizunaren inguruko herri batzarra egingo da abenduaren 27an

18:00etan kultur etxean izango da eta saio bakarra egingo euskaraz eta gazteleraz

2022·12·20


Alegiako Udalak Franconi Fundazioaren etorkizunaren inguruko herri batzarra egingo du abenduaren 27an, asteartea. Herritar guztientzat irekia izango den deialdia da eta batzarra 18:00etan izango da kultur etxeko areto nagusian. Saio bakarra egingo da eta euskaraz dinamizatuko da. Hori bai, bertaratzen den norbaitek azalpenak gazteleraz jaso nahiko balitu, unean bertan emango zaizkio.