Berriak

Futbol zaleek Intxurreko taldeen bi partida ikusi ahal izango dituzte asteburuan Alegian

Jubenil eta kadete mailako partidak izango dira Elorri zelaian jokatuko direnak

2016·10·04


Intxurreko futbol taldeen bi partida ikusi ahal izango dira asteburuan Alegian. Horietako bat jubenilen lehen mailako gizonezkoen taldearena izango da. Ordizia izango dute aurkari larunbatean 16:00etan Elorrin. Ordiziarrak sailkapeneko seigarren postuan daude hiru punturekin. Intxurre puntu kopuru berarekin dago bosgarren, iragan jardunaldian Lazkaon 2 eta 1 galdu ostean. Etxean partida izango duen beste taldea kadete mailako mutilena izango da. Hauek Urolaren aurka jokatuko dute ostiralean 10:00etan. Hirugarren postuan dago Intxurre sei punturekin. Lehen bi partidak irabazi ostean, azken jardunaldian Aizkorriren kontra 2 eta 1 galdu zuten alegiarrek. Urola aldiz, sailkapeneko bigarren postuan iritsiko da Alegiara, jokatutako hiru neurketak irabazita.

Gorengoen mailako taldeak Legzapin jokatuko du Ilintxaren aurka. Legazpiarrak hamabigarren daude hiru punturekin. Intxurre aldiz, hamalaugarren dago jokatutako hiru partidetan bi puntu eskuratu ostean. Iragan asteburuan bina berdindu duten Getariako Ketaren aurka. Ilintxaren eta Intxurreren arteko lehia ostiralean 17:00etan jokatuko da. Azkenik, kadete mailako neskek atsedena izango dute asteburuan. Azken neurketan hiruna berdindu zuten Urnietaren aurka etxean eta sailkapeneko lehen postuan daude lau punturekin.