Berriak

Atzealdea Futbol zelaian asteburuan pilatzen den zikinkeriarekin kezkatuta dago Udala

Partidak ikustera joaten diren hainbat ikuslek pipa azalak eta bestelako hondakinak uzten dituzte bertan eta hori ez da onargarria

2023·09·26


Alegiako Udal langileek ostiralero futbol zelaiaren eremuko perimetroa garbitzen dute. Instalakuntzaren barruan, zelaiaren inguruan geratzen den eremua. Bada, asteburuetako partiden ostean, itxura negargarria izaten du. Partidak ikustera doazen hainbat ikuslek pipa azalak, poltsak, latak, zigarro hondarrak eta beste hainbat hondakin bertan botata uzten dituzte.

Udalak gogorarazi nahi du futbol zelaian hondakinak lurrera botatzea debekatuta dagoela eta futbol zelaiaren sarreran daudela edukiak sailkatuta bota ahal izateko paperontziak. Jokabide horiek onartezinak dira eta gutxi batzuen jarrerak, gainontzeko ikusleengan ere eragina izan dezake, jokabidea ez bada aldatzen, Udalak neurri zorrotzak hartu beharrean ikusiko duelako bere burua. Ea ez dagoen horretara iritsi beharrik.