Berriak

Atzealdea Gabonen atarira bitarteko kultur egitaraua ostegunean hasiko da

Intxausti Urtemugarekin loturiko erakusketak eta hitzaldiek leku garrantzitsua izango dute azaroan zehar

2026·11·02


Azaroaren 5ean hasi eta gabonen atarira bitartean luzatuko den kultur egitarauaren berri eman du Udalak. Ohiko moduan, askotariko ekintzak izango dira baina egiari zor, Intxausti Urtemugak eta Alegiako Organo Jaialdiak tarte berezia hartuko dute. Azaroaren 5etik 29ra German Intxaustiri buruzko erakusketa egongo da ikusgai udaletxeko ganbaran. Ostegunetan 18:00etatik 19:00etara bisitatu ahal izango da, ostiraletan 18:00etatik 20:30era eta igandetan 11:30etik 14:00etara. Horrekin lotuta, lau hitzaldi eskainiko dira azaroko ostegunetan 19:00etatik aurrera ganbaran bertan.

Organo jaialdiari dagokionean, azpimarratzekoa da azaroaren 6an Juan de la Rubiak eskainiko duen kontzertua. Bartzelonako Familia Sakratuko organista elizan ariko da 20:00etatik aurrera.

Segidan duzue egitarau osoa:

Azaroak 5-29. Intxausti Urtemuga.

German Intxaustiren erakusketa.

Ostegunak eta ostiralak: 18:00-20:30.

Igandea: 11:30-14:00.

Udaletxeko ganbaran.

Azaroak 5, osteguna

Hitzaldiak

‘Intxausti argazki funtsa ezagutzen. Lehen hiru urteak’.

Hizlaria: Mikel Prieto (EUS).

‘La evolución de las técnicas fotográficas a través del fondo Intxausti’.

Hizlaria: Jose Valderrey (CAS).

19:00etan udaletxeko ganbaran.

Azaroak 6, ostirala

Organo kontzertua: Juan de la Rubia. Bartzelonako Familia Sakratuko organista.

20:00etan elizan.

Azaroak 12, osteguna

Hitzaldia: ‘Kristalezko memoria intxaustitarren argazki-bilduman’.

Elur Ulibarrena.

19:00etan udaletxeko ganbaran.

Azaroak 14, larunbata

Go!azenen denboraldi berriaren aurre estreinua.

17:00etan zinean.

Organo kontzertua: Matias Sagreras & Ensamble 16.

20:00etan elizan.

Azaroak 16, astelehena

Liburutegia topagune: Ipuin kontaketa Maite Francoren eskutik.

16:30ean liburutegian.

Azaroak 18, asteazkena

‘Nagore’ dokumentalaren proiekzioa eta Asun Casasolarekin solasaldia. 

18:00etan kultur etxean.

Azaroak 19, osteguna

Hitzaldia: ‘De Arterreka a Fabrensa: la industrialización y los cambios en el paisaje urbano y rural de Alegia’.

Emilio Latorre.

19:00etan udaletxeko ganbaran.

Azaroak 22, igandea

Xexili Deuna.

Azaroak 25, asteazkena

Indarkeria matxistaren aurkako Nazioarteko Eguna.

19:00etan kontzentrazioa plazan.

Azaroak 26, osteguna

Hitzaldia: ‘Arropari begira’.

Ane Albisu.

19:00etan udaletxeko ganbaran. 

Azaroak 27, ostirala

Irakurle taldea: ‘Pleibak’. Miren Amuriza.

Oihana Iguaranek gidatuta.

17:30ean liburutegian.

Abenduak 3, osteguna

Euskararen Eguna. Talo Tailerra.

18:00etan plazan.

Aurrez izena eman beharko da.

Abenduak 14, astelehena

Liburutegia topagune: Ipuin kontaketa Idoia Torregaraien eskutik.

16:30ean liburutegian.