Berriak
Atzealdea Gabonetako ekintzen inguruan herritarrek duten iritzia ezagutu nahi du Udalak
Modu anonimoan erantzun daitekeen formulario bidez egin daitezke balorazioak zein iradokizunak
2025·01·09
Alegiako Udalak gabonetarako antolatu diren ekintzen inguruan herritarrek duten iritzia ezagutu nahi du. Ekintzen balorazioa, iradokizunak zein proposamenak egiteko aukera eskaini nahi da eta horretarako, lotura honetan aurkituko duzuen formularioa bete daiteke, modu guztiz anonimoan. Udalak herritarrak iritzia ematera animatu nahi ditu, modu horretan hurrengo ekitaldiak modu egokiagoan antolatu ahal izateko.