Berriak
Atzealdea Gabonetako eskulan tailerrean egindako lanak kultur etxean jaso ditzakete egileek
Gabonetan herriko saltoki ezberdinetan egon dira erakusgai eta orain bakoitzak bere lana jaso ahal izango du
2024·01·10
Gabonen atarian apaingarri ezberdinak egiteko eskulan tailer bat egin zen adin ezberdinetako herritarrekin. Bertan egindako lanak erakusgai egon dira gabonetan zehar herriko saltoki eta puntu ezberdinetan. Behin gabon garaia igarota, apaingarri horien egileek, beraiek egindako lanak jaso ahal izango dituzte. Kultur etxean egongo dira eta bere lana jaso nahi duenak, bertatik pasa beharko du.