Berriak
Atzealdea Gabonetako hainbat ekintzetan izena emateko epea zabalik abenduaren 13ra bitartean
2024·12·09
Alegiako Udaleko Kultura batzordeak gabonetarako antolatu dituen hainbat ekintzetarako izena emateko epea zabalik da. Hilaren 13ra egongo da epe hori zabalik eta lau izen-emate daude martxan. Formulario bidez eman behar da eta segidan duzue informazio zehatza:
-Olentzeroren eta Mari Domingiren etorreran eta errege kabalgatan antortxarekin ateratzeko: LH4tik aurrerako haurrek eman dezakete. Lotura honen bidez.
-Errege kabalgatan Jose eta Maria bezala ateratzeko: LH3koentzat. Lotura honen bidez.
-Olentzeroren eta Mari Domingiren etorreran, San Silbestre krosean eta errege kabalgatan bolondres modura laguntzeko: Gurasoei zuzenduriko deialdia. Lotura honen bidez.
-Abenduaren 16ko eskulan tailerrean parte hartzeko: Bi txanda izango dira. 17:00etatik 18:00etara HH 2tik LH 3ra bitartekoentzat eta 18:00etatik 19:00etara LH 4tik aurrerakoentzat. Lotura honen bidez.
Lotura horiez gain, izena emateko www.alegia.eus webgunean edo Alegia APP aplikazioan sartu daiteke.