Berriak

Atzealdea Gabonetako hainbat ekintzetarako izena emateko epea zabalik abenduaren 19ra bitartean

Haurrak antortxarekin ateratzeko, errege kabalgatan Jose eta Maria bezala ateratzeko eta ekintzetan bolondres modura laguntzeko eman ahal izango da izena

2023·12·11


Alegiako Udaleko Kultura batzordeak gabonetarako antolatu dituen hainbat ekintzetarako izena emateko epea zabaldu du. Abenduaren 19a izango da izena emateko azken egun hori eta hiru izen-emate zabalduko dira.

-Olentzeroren eta Mari Domingiren etorreran eta errege kabalgatan antortxarekin ateratzeko: LH4tik aurrerako haurrek eman ahal izango dute izena. Izena emateko aukera lotura honetan.

-Errege kabalgatan Jose eta Maria bezala ateratzeko: LH3koentzat. Izena emateko aukera lotura honetan.

-Olentzeroren eta Mari Domingiren etorreran, San Silbestre krosean eta errege kabalgatan bolondres modura laguntzeko: Gurasoei zuzenduriko deialdia. Izena emateko aukera lotura honetan.

Lotura horiez gain, izena emateko www.alegia.eus webgunean edo Alegia APP aplikazioan sartu daiteke.