Berriak

Atzealdea Gabonetako hainbat ekintzetarako izena emateko epea zabalik egongo da abenduaren 9tik 16ra

Haurrak antortxarekin ateratzeko, errege kabalgatan Jose eta Maria bezala ateratzeko eta ekintzetan bolondres modura laguntzeko eman ahal izango da izena

2025·12·03


Alegiako Udalak gabonetarako antolatu dituen hainbat ekintzetarako izena emateko epea zabalduko du abenduaren 9an, asteartea. Hilaren 16ra bitartean egongo da epe hori zabalik eta hiru izen-emate zabalduko dira. Formulario bidez eman beharko da izena. Segidan duzue informazio zehatza:

-Olentzeroren eta Mari Domingiren etorreran eta errege kabalgatan antortxarekin ateratzeko: LH4tik aurrerako haurrek eman ahal izango dute izena.

-Errege kabalgatan Jose eta Maria bezala ateratzeko: LH3koentzat. 

-Olentzeroren eta Mari Domingiren etorreran, San Silbestre krosean eta errege kabalgatan bolondres modura laguntzeko: Gurasoei zuzenduriko deialdia. 

Izena emateko karteletako QR kodeen bidez, www.alegia.eus webgunean edo Alegia APP aplikazioan sartu ahal izango da.