Berriak

Atzealdea Gabonetako Pilota Topaketaren finalak bihar goizean jokatuko dira Ikaztegietan

11:00etatik aurrera ikusi ahal izango dira guztira 81 parte hartzaile izan dituen topaketako azken partidak

2023·12·29


Intxurre Pelota Eskolak antolatuta, asteazkenean jarri zen martxan Gabonetako Pilota Topaketaren aurtengo edizioa. Alegian talde argazkia atera zuten parte hartu duten 81 neska-mutilek eta ondoren inguruko pilotalekuetara jo zuten, sailkatzen partidak jokatzera. Atzo ere horretan aritu ziren pilotari gazteak eta jada zehaztuta geratu dira finalak. Bihar, larunbata, 11:00etatik aurrera jokatuko dira final horiek Ikaztegietako pilotalekuan. Hemen zerrenda:

Aurre-benjaminak: Jurgi Urretabizkaia (Amezketa) eta Martin Landa (Alegia) / Beñat Olano (Altzo) eta Mikel Zuriarrain (Amezketa)

Benjaminak: Enaitz Romero (Abaltzisketa) eta Naikari Garcia (Alegia) / Mikel Balerdi (Amezketa) eta Aimar Zubizarreta (Abaltzisketa)

Alebinak: Uhaitz Aranbarri (Ikaztegieta) eta Xabat Artola (Amezketa) / Amets Goñi (Amezketa) eta Aitor Arteaga (Baliarrain)

Infantil-kadeteak: Ugaitz Mendia (Alegia) eta Egoi Garaikoetxea (Alegia) / Urtzi Telleria (Orendain) eta Oihan Fresneda (Amezketa).

Partiden ostean, Iñaki Artola pilotariak hartuko du parte sari banaketan. Parte hartzaile guztiek lehen eguneko talde argazkiarekin egindako egutegia eta euren izena daramaten kamisetak jasoko dituzte. Intxurretik deia egiten zaie pilotazaleei partidak ikustera hurbildu daitezen.