Berriak

Atzealdea Gabonetako XX. pilota topaketarako izena emateko epea zabalik abenduaren 9ra bitartean

Sailkatze partidak abenduaren 26an eta 27an jokatuko dira eta finalak hilaren 30ean Alegian

2022·11·24


Intxurre pilota eskolak gabonetako pilota topaketaren hogeigarren ekitaldia egingo du abenduaren 26tik 30era. Bertan parte hartu nahi duten 6 eta 15 urte bitarteko neska-mutilek (2007 eta 2016 biratean jaiotakoek) zabalik dute jada izena emateko epea. Banaka eman behar da izena eta antolakuntzak osatuk ditu bikoteak, dagokien adin mailetan banatuz guztira sei maila osatuz. Prebenjamin, alebin, infantil, infantil/kadete emakumezkoak eta kadete mutilak mailak osatuko dira. Emakumezkoak ere eskuz ariko dira infantil eta kadete mailetan. Eskuz pilota goxoekin jokatuko da eta bikoteen behin betiko osaketaren eta egutegiaren berri abenduaren 19an emango da.

Izena eman nahi dutenek Alegiako, Abaltzisketako, Altzoko, Amezketako eta Ikaztegietako ikastetxeetan banatuko diren orrien bidez eman ahal izango dute. Izena emateko orri hori aipatu eskoletan bertan entregatu ahal izango dute abenduaren 9a baino lehen.

Sailkatze partidak abenduaren 26an eta 27an jokatuko dira oraindik zehazteke dauden leku eta orduan. Finalak abenduaren 30ean, ostirala, jokatuko dira Alegiako Elorri pilotalekuan. Finalen ostean sari banaketa ekitaldia eta merienda izango dira.

Zalantzak argitzeko edo izena emateko orria beste modu batera lortzeko, udakopelotaeskola2021@gmail.com helbidera idatzi daiteke.