Berriak

Atzealdea Galtzaundik autobusa antolatu du martxoaren 29an Bilbon egingo den Korrikaren amaierako festara joateko

Alegiatik 9:20an aterako da, Bilbotik 19:00etan irtengo da itzulerakoa eta interesatuek kultur etxean eman behar dute izena

2026·03·16


Galtzaundik autobusa antolatu du martxoaren 29an Bilbon egingo den Korrika 24ren amaiera festara joateko. Alegiatik 9:20an aterako da autobusa eta itzulera 19:00etan izango da Bilbon. Interesatuek kultur etxean eman behar dute izena. 15 euro ordaindu beharko da eta Galtzaundi eta Atariako bazkideek 13.