Berriak
Atzealdea Galtzaundik Durangoko Azokara joateko autobusa antolatu du abenduaren 8rako
Kultur etxean eman behar da izena abenduaren 5a baino lehen eta autobusa 10:20an abiatuko da
2023·11·28
Galtaundik autobus bat antolatu du abenduaren 8an, ostirala, Durangoko Azokara joateko. Autobusa 10:20an abiatuko da Alegiatik eta itzulera 19:00etan izango da Durangon. Interesatuek kultur etxean eman beharko dute izena eta azken eguna abenduaren 5a, asteartea, izango da. Bidaiaren prezioa 14 eurokoa izango da eta Atariakide edo Galtzaundiko bazkide direnek 12 euro ordaindu beharko dute.