Berriak
Atzealdea Galtzaundik Herri Urratsera joateko autobusa antolatu du maiatzaren 11rako
Maiatzaren 8a izango da kultur etxean izena emateko azken eguna eta irteera 9:05ean eta itzulera 19:00etan izango dira
2025·04·30

Maiatzaren 11n Herri Urrats festa ospatuko da Senperen. Galtzaundik autobusa antolatu du bertaratu nahi dutenentzat. Alegiatik 9:05ean abiatuko da autobus hori eta itzulera 19:00etan izango da Senperen. Interesatuek maiatzaren 8a baino lehen eman beharko dute izena kultur etxean. Galtzaundi eta Atariako bazkideek 12 euro ordaindu beharko dituzte eta gainontzekoek 14.