Berriak
Atzealdea Garaipen erosoa lortu zuen Elorri Aldapak Arri BKL Gazteluren aurka 57 eta 34
2022·02·07
Elorri Aldapa saskibaloi taldea garaipenaren bidera itzuli zen larunbatean. Arri BKL Gazteluren aurkako liga partida izan zuten alegiarrek eta 57 eta 34 irabazi zuten. Bigarren laurdenean egindako 20 eta 4ko partziala erabakiorra izan zen. Atsedenaldira 32 eta 12 iritsi ziren eta hurrengo bi laurdenetan eroso aritu ziren Elorri Aldapakoak. Garaipen honekin bigarren postuan jarraitzen dute lidertzatik bi puntura eta igandean izango dute hurrengo partida. Zazpigarren dagoen Bergara Soraluceren kantxan ariko dira 16:00etan.
Epaile izan nahi dutenei deia
Elorri Aldapa taldearen partidetan epaile lanak egin nahi dituzten gazteei deia luzatu die taldeak. Formazio bat jaso eta partidetan epaile lanak egiteko aukera izango dute hala nahi dutenek. Interesatuek Elorri Aldapa taldearekin jarri behar dute harremanetan.