Berriak
Atzealdea Garaipen handia lortu zuen Elorri Aldapak Bosteko Irauli liderraren aurka 71 eta 44
2023·03·20
Elorri Aldapak garaipen bat lortu zuen larunbatean aspaldiko partez. Bigarren faseko lehena izan zen eta multzoko liderraren aurka 71 eta 44 irabazi zuten. Beste askotan bezala, ondo sartu ziren partidan eta lehen laurdena 15 eta 11 aurretik amaitu zuten. Bigarrenean apur bat gehiago estutu zuten eta atsedenaldi luzera 37 eta 27 aurretik iritsi ziren. Hirugarren laurdenean ere joko mailari eustea lortu zuten alegiarrek eta 51 eta 36 amaitu zen laurden hori. Azken hamar minutuetan 20 eta 8ko partziala egin zuten Elorri Aldapakoek eta partida modu erosoan irabazi zuten 71 eta 44.
Garaipen honekin bosgarren daude 16 punturekin eta sailkapeneko bigarren dagoen Easo Basket Caprichoren kantxan jokatuko dute hurrengo partida larunbatean 20:00etan. Bigarren fasea amaitzeko hiru jardunaldi geratzen zaizkio Elorri Aldapari.
Igandean Buesa Arenara
Elorri Aldapak antolatuta, igande arratsaldean Gasteizko Buesa Arena pabilioira irteera bat egingo da Baskoniaren eta Bilbao Basketen arteko saskibaloiko ACB ligako derbia ikusteko. Elorri Aldapak eskerrak eman nahi dizkie partida ikustera animatu diren herritarrei.