Berriak

Atzealdea Gau Beltzeko tailerretan parte hartzeko izena emateko epea urriaren 23tik 27ra egongo da zabalik

Kultur etxean eman beharko da izena eta hiru adin tartetarako tailerrak egingo dira

2023·10·20


 

Urriaren 31n Gau Beltza ospatuko da Alegian. Ekintza ezberdinak egingo dira eta horien artean, adin tarte ezberdinetako haurrei zuzenduriko tailerrak izango dira kultur etxean. Hau da zerrenda:

-16:30etik 17:30era: HH2-HH5 mailak (heldu batekin etorri beharko dute).

-17:30etik 18:30era: LH1-LH3 mailak.

-18:30etik 19:30era: LH4-LH6 mailak.

Interesatuek urriaren 23tik 27ra eman beharko dute izena kultur etxera joanda.