Berriak
Atzealdea Gauerdian amaituko dira Alegiako jaiak
2023·07·17
Azken orduetan dira Alegiako jaiak. Gaurko laugarren eta azken eguna goizeko lehen orduan hasi da. Jubilatuek mendi martxari ekin diote eta Eider eta Maider trikitilariek kalejira egin dute. Goiz erdian eta ondoren jubilatuek hamaiketakoa egin dute, bingoaren aurretik. Ordu horretarako martxan zegoen haurren parkea eskolako patioan.
18:30ean herritarren arteko toka txapelketa izango da adin tarte ezberdinetan eta 19:30ean Joxe Mendizabalekin erromeria izango da. Azken zahagiardoaren ostean Sutarri dantza taldearen emanaldia izango da 22:00etan plazan. Joxe Mendizabalen dantzaldiari ekingo zaio berriz eta gauerdian etenaldia egingo da, Txintxarria eta jaiak agurtzeko.