Berriak
Atzealdea Gaur 18:30ean Tokiko Energia Komunitatearen inguruko bilera ireki bat egingo da kultur etxean
Gaian interesa duten herritarrek proiektua ezagutzeko eta galderak egiteko aukera izango dute
2023·03·13
Gipuzkoako Foru Aldundia eta Alegiako Udala herrian Tokiko Energia Komunitate bat sortzeko elkarlanean ari dira. Egitasmoan interesa duten herritarrentzat bilera informatibo ireki bat egingo da gaur, astelehena, 18:30ean kultur etxean. Proiektuaren arduradunek komunitate energetiko horien nondik norakoak azalduko dituzte eta herritarrek dituzten galderak eta zalantzak argitzeko aukera izango dute.