Berriak

Atzealdea Gaur 19:00etan ekaineko osoko bilkura egingo du Udalak

Pleno aretoan izango da eta nahi duten herritarrek bertatik bertara jarraitu dezaketela gogorarazten da

2024·06·26


Alegiako Udalak ekaineko ohiko osoko bilkura egingo du gaur 19:00etan pleno aretoan. Herritarrentzat publikoak diren saioak dira eta hauxe da gaurko gai zerrenda:

-Alkatetzaren erabakien berri ematea.

-Aurreko aktak onartzea.

- Larraitz ekialdea auzoko irisgarritasuna hobetzea eta hiri birsorkuntza obra kontratua esleitzea proposatzea.

-Alegiako Udalaren Titulartasuneko lurzatia lehiaketaren bidez besterentzeko espedientea onartzea proposatzea.

- Alegiako Udala Patzuergokidea uztea proposatzea.

-Erakundearen adierazpenak: 1. LGTBI Harrotasunaren Nazioarteko Eguna.Adierazpen Instituzionala.