Berriak
Atzealdea Gaur 19:00etan Udaberri txapelketako finala jokatuko dute Intxurreko palistek Elorri pilotalekuan
2025·03·14
Gaur, ostirala, Intxurreko palistek Udaberri txapelketako finala jokatuko dute 19:00etan Elorri pilotalekuan. Emakumezkoen nagusien mailan, Agirre eta Zubelzu Iruleakeko bikotearen aurka ariko dira. Jaialdi berean aurretik, eskuz binaka kadeteen bigarren mailan Intxurre eta LAPKE neurtuko dira 18:30etik aurrera. Igandean beste partida bat jokatuko da Elorrin 10:15etik aurrera. Eskuz binaka infantiletan Intxurrek Bergararen aurka jokatuko du. Etxetik kanpo ere ariko dira Intxurrekoak eta hemen duzue zerrenda:
Martxoak 14, ostirala, 19:00etan Donostian:
-Gomazko paleta banaka: Loiolatarra-Intxurre.
Martxoak 14, ostirala, 19:15ean Soraluzen:
-Eskuz binaka gizonezko infantilen bigarren maila: Soraluze-Intxurre.
Martxoak 15, larunbata, 10:30ean Oñatin:
-Eskuz binaka gizonezko nagusien bigaren maila: Aloña Mendi-Intxurre.