Berriak
Atzealdea Gaur arratsaldean Euskal Herriko Itzuliko hirugarren etapa Alegiatik igaroko da
2023·04·05

Euskal Herriko txirrindulari Itzulia Alegiatik igaroko da gaur arratsaldean. Hirugarren etapa Orereta eta Villabonako HIKA txakolindegiaren artean jokatuko da eta Alegiatik ere igaroko da. Altzotik jaitsi eta Errota auzotik Amezketa aldera egingo du lasterketak lehenik eta pasaera hori 16:15 eta 16:30ak bitartean izatea aurreikusten da. Ondoren Orendaindik jaitsiko da lasterketa eta Tontokaletik Altzo Azpi alderako bidea hartuko dute. Bigarren pasaera hori 16:40 eta 17:00k bitartean izatea aurreikusten du antolakuntzak.
Ordu inguru horietan errepide mozketa laburrak izango dira lasterketa pasa ahal izateko.