Berriak

Atzealdea Gaur arratsaldean Euskaraldiko txapak banatuko dira 18:30etik aurrera plazan

Ostiralean abiatuko da euskararen erabileraren aldeko ekimenaren hirugarren ekitaldia abenduaren 2ra bitartean luzatuko da

2022·11·16


 

Gaur, azaroak 16, 18:30etik aurrera Euskaraldian izena eman duten herritarrek txapak jasotzeko aukera izango dute plazan. Ahobizi edo Belarriprest bezala izena emateko aukera izan dute herritarrek eta ostiralean, azaroak 18, hasiko den eta abenduaren 2an amaituko den Euskaraldiak irauten duen bitartean, txapa soinean eraman beharko dute.