Berriak
Atzealdea Larunbat goizeko 9:00ak arte alerta laranjan egongo gara eurite arriskuagatik
2021·12·10
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak Uholdeen Larrialdi Plan Bereziko alerta laranja mantenduko du bihar, larunbata, goizeko 9:00ak arte. Azken orduetan euri asko bota du eta Alegiako ibaien ur maila asko igo da, zorionez aparteko arazo larriegirik eragin gabe.
Udalak atzo iluntzean egindako gomendioei eusten die hala ere oraindik.
-Ibai inguruetan eta urpean geratu litezkeen lekuetatik autoak kentzea.
-Beharrezkoa ez bada autorik ez hartzea.
-Urpean geratu litezkeen garajeetatik autoak ateratzea.
Urpean geratu daitezkeen eremuetan egote diren autoentzat San Juan kalea irekita egongo da bertan aparkatu ahal izateko.
Horiekin batera, ibai inguruetara ur emaria ikustera edo argazkiak ateratzera ez hurbiltzeko eskaera egiten da, arriskutsua izan daitekeelako. Goizean udal langileek bulebarreko eremua itxi dute eta eremu itxian ez sartzeko eskatzen da.
Iragarpenen arabera gaur euri gutxiago egitea espero da. Horrenbestean, ibaien mailak behera egitea aurreikusten da baina egunaren azken zatian berriz ere euria egitea aurreikusten da. Beraz, egoera bere onera etorri bitartean, aipatu neurriak errespetatzeko eskatzen da.