Berriak
Atzealdea Gaur eta bihar alertan egongo gara beroagatik
2023·08·23
EUSKALMETek alerta ezarri du gaurko eta biharko, asteazkena eta osteguna, beroagatik. Gaur egunean zehar 40 gradu harrapatu daitezke Alegian eta horrez gain, gauean ez du askorik freskatuko. Biharko iragarpenen arabera, tenperatura ez da hainbeste igoko baina bero handia egingo du. Bihar egunean zehar haizearen norabidea aldatzea espero da eta horrek freskatuko du giroa. Hori guztia kontuan izanda, ohiko gomendioak eman dituzte agintariek:
-Ur asko edatea.
-Eguneko ordurik beroenetan ariketa fisikoa egitea ekiditea.
-Eguzkitan egon behar bada babesa erabiltzea.
-Haurrak eta adinekoak bereziki zaintzea.