Berriak

Atzealdea Gaur gauean ‘Saguzarrak, gure bizilagunik onenak’ tailerra egingo da

Izena eman dutenek 21:15ean dute hitzordua plazan eta animalia horiek ikusteko aukera izango dute

2023·06·22


Alegiako Mendi Asanbladaren ekimenez, gaur iluntzean saguzarrak ikustera joateko tailer bat egingo da. ‘Saguzarrak, gure bizilagunik onenak’ izeneko ekimenean parte hartzeko izen eman dutenek 21:15ean plazan dute hitzordua eta oraindik zehaztu ez den puntu batera joango dira saguzarrak behatzeko.

Bi zati nagusi izango ditu tailerrak. Lehen zatian saguzarren inguruko oinarrizko ezagutza ematen da material ezberdina erabiliz. Behin ilunuduta, paseotxo bat ematen da eta ultrasoinu detektagailuekin saguzarren presentzia hautematen da eta espezie ezberdinak identifikatzeko aukera izaten da.