Berriak
Atzealdea Gaur goizean inauguratu da Errotako biribilgunea
2022·10·07

Azken hilabeteetan Errota auzoan eraiki den biribilgunea gaur goizean inauguratu da. Ekitaldian izan dira Arantxa Irazusta Alegiako alkatea eta Aintzane Oiarbide Gipuzkoako Foru Aldundiko Bide Azpiegitura diputatua, Udaleko hainbat zinegotzirekin batera. Oiarbidek adierazi duenez, ‘azpiegituraren helburua bertatik pasatzen diren ibilgailuak abiadura motelagoan igarotzea da, 300 metro baino gutxiagoan lau elkargune daudelako’. Irazustak, bere aldetik, azpiegitura hori egin ahal izateko gipuzkoar guztiek egindako ekarpena eskertu du.