Berriak

Atzealdea Gaur goizean zabaldu da kultur etxeko jardueretan izena emateko epea

Irailaren 24ra bitartean egongo da zabalik eta webgune honen bidez eman behar da izena

2021·09·15


Gaur goizean zabaldu da Inaxio Begiristain Kirol eta Kultur Etxeak 2021-2022 ikasturterako prestatu dituen jardueretarako izena emateko epea. Interesatuek irailaren 24ra bitarteko epea izango dute izena emateko eta webgune honen bidez eman dezakete, lotura honetan. Modu honetan eman ezin dutenek, kultur etxera deitu dezakete 943 65 46 98 telefonora eta bertan jasoko dituzte argibideak.