Berriak
Atzealdea Gaur hasi dira Txintxarriak Martxan ekimeneko ibilaldiak
2021·10·14
Txintxarriak Martxan ekimenak ekin dio 2021-2022 denboraldiari. Adineko pertsonak ariketa fisikoa egitera bultzatzea eta elkarren arteko harremanak sendotzea helburu dituen ekimenak gaur egin du ikasturte berriko lehen irteera. Iaz osasun krisialdiak eragotzi zuen ibilaldi hauek egin ahal izatea baina aurten, neurri guztiak hartuta, bueltan da adinekoen osteguneroko hitzordua. Gaurko lehen irteeran 25 lagunetik gora izan dira parte hartu dutenak.
Alegiako Udalak, osasun zentroak, Jubilatuen elkarteak, Nagusilanek eta elizak elkarlanean antolatu eta koordinaturiko ekimena da eta astero aipatu elkarteetako kideek lagunduko diete parte hartzaileei, egoera bakoitzera egokitutako ibilbideak osatzen. Udaletik eskerrak eman nahi zaizkie parte hartzen duten elkarte horiei guztiei eta baita bolondres gisara arituko direnei eta bide batez, irteerak ostegunero 10:30ean plazatik abiatuko direla gogorarazten da.