Berriak
Atzealdea Gaur hasiko dira adinekoentzako memoria tailerreko saioak
Astelehenetan eta asteazkenetan eskainiko da tailerra 17:00etatik 19:00etara
2024·09·23

Adinekoen memoria tailerreko 2024-2025 ikasturtea gaur arratsaldean hasiko da. Urteak daramatzate hainbat herritarrek memoria tailer honetan parte hartzen eta jarduera ezberdinak egiten dituzte astelehenetan eta asteazkenetan 17:00etatik 19:00etara jubilatuen egoitzan. Lahar elkarteko kideak izango dira tailerreko saioak gidatzeko ardura izango dutenak eta oraindik izena eman ez duen adineko herritarren bat interesatuta balego, gizarte zerbitzuen bulegoan jaso ahal izango du informazioa.