Berriak
Atzealdea Gaur jarriko da martxan San Juan kaleko pibote sistema berria
2017·06·19
Alegiako Udalak gaur, ekainak 19, jarriko du martxan San Juan kalean ibilgailuen zirkulazioa mugatuko duen pibote sistema berria. Sistema horrek txartel bidez funtzionatuko du eta erabiltzaileek aurreko bi asteetan izan dute txartelak hartzeko aukera. Gauzak horrela, 8:30etik 13:30era kalea irekita egongo da zamalanak egiteko. Erosketak egitera datozenek, gehienez 30 minutuz utzi ahal izango dute autoa kalean. Denbora hori igaro aurretik atera beharko dute.
13:30etik aurrera kalea itxita egongo da eta txartela duten erabiltzaileek soilik sartu ahal izango dute, garajeetara sartzeko edo zamalanak egiteko. Hori bai, guztiz debekatuta egongo da kalean kotxeak aparkatzea. San Juan 8 eta 21 eraikinetatik behera dauden garajeetako erabiltzaileek gainera, parke ondoko piboteak erabili beharko dituzte kalera sartzeko zein ateratzeko. Alegiako Udalak erabiltzaileei arauak errespetatzeko deia luzatzen die, sistemaren erabilera zuzena eginez.