Berriak

Gaur jarriko dira salgai Zuhaitz Gurrutxagaren ‘FutbolisTOK’ bakarrizketarako sarrerak

Kultur etxean erosi ahal izango dira aste honetan 18:30etik 20:00etara 8 euroko prezioan

2020·11·30


Datorren ostiralean, abenduak 4, Zuhaitz Gurrutxagaren ‘Futbolistok’ bakarrizketa ikusi ahal izango da Elizpe zinean. 19:00etan hasiko den emanaldi hori segurtasun neurri guztiekin egingo da eta sarrera modu mailakatuan egiteko, ateak 18:30ean irekiko dira. Edukiera murriztuarekin izango da saioa eta sarrerak gaur, azaroak 30, jarriko dira salgai kultur etxean. Egunero 18:30etik 20:00etara bitartean erosi ahal izango dira eta 8 euroko prezioa izango dute.