Berriak

Atzealdea Gaur zabaldu da udako ludotekarako izena emateko epea

Apirilaren 11 izango da azken eguna eta formulario bidez edo kultur etxean eman beharko da

2025·03·31


Aurten ere Alegiako Udalak ekainak 23tik uztailak 24ra udalekuak eskainiko ditu. Iazko ordutegi berarekin eskainiko da zerbitzua, 9:30etik 13:00etara. Horrez gain, Goiz txokoa ere eskainiko da 7:30etatik 9:30etara. 2025eko udalekuak HH2tik hasita LH6 urteko haurrei bideratua daude eta beraiei zuzenduta dago izena emateko epe hau. Interesatuek lotura honetan edo kultur etxean eman dezakete izena. Azken eguna apirilaren 11 izango da.
Txanda hauek eskainiko dira:
Lehen txanda:Ekainak 23 - uztailak 4ra
Bigarren txanda:Uztailak 7 - uztailak 24ra. (Alegiako Jaietako astean 14, 15 eta 17an ere ludoteka eskainiko da).
Hilabete osoa: Ekainak 23 – uztailak 24ra.
Ordainketaren inguruan, izen ematea bete ostean, aurrerago bidaliko da ordainketa egiteko kontu korrontearen zenbakia.
*Hobarien eskaera egin nahi baduzu jo ezazu Alegiako Gizarte Zerbitzuetara. Zita eskatzea ezinbestekoa da. Horretarako, deitu 943 65 47 68 zenbakira.