Berriak

Atzealdea Gaurko Errege Kabalgatak ez du herria zeharkatuko eta Erregeak plazara iritsiko dira 18:00etan

Eguraldi iragarpenek kabalgataren orduan euria egingo duela aurreikusten dute eta antolakuntzak erabaki hori hartu behar izan du

2024·01·05


Gaur arratsaldean egitekoa den Errege Kabalgatak aldaketak izango ditu eguraldi iragarpen txarra dela eta. Hasiera batean, Erregeek Orendaingo bidetik iritsi behar zuten Alegiara eta herria zeharkatu ostean, plazan egin behar zitzaien harrera. Baina herriko buelta egitea ez da posible izango.

Beraz, Erregeei plazan itxarongo zaie 18:00etan. Bertara iritsiko dira eta udaletxera sartuko dira. Plazan Erregeen zain dauden haurrek udaletxean Erregeekin egoteko aukera izango dute gutunak eman eta azken eskariak egiteko.