Berriak

Atzealdea Gaurko osoko bilkuran egin da hauteskundeetarako mahaien zozketa

Mahaiko kide edo ordezko izatea egokitu zaienek berehala jasoko dute jakinarazpena

2019·04·01


Alegiako Udalak ezohiko osoko bilkura egin du gaur eguerdian. Bertan, alde batetik, datozen hauteskundeetarako mahaien zozketa egin da. Mahaiko kide edo ordezko izatea egokitu zaien herritarren izenak atera dira eta tokatu zaienek laster jasoko dute jakinarazpena. Horrekin batera, Aldaba Txiki Onura Publikoko mendiko ordenantza dela eta ehiztariekin Udalak izandako bileran adostu zen moduan, araudian aldaketa puntual batzuk egitea ere adostu da gaurko osoko bilkuran.