Berriak
Atzealdea Gaurko 'Txoriak txori' emanaldia Elorri pilotalekuan izango da, eguraldi txarraren iragarpenengatik
19:00etan hasiko da Sarini zirkoak eskainiko duen ikuskizuna
2021·06·29
Udako kultur egitarauaren barruan gaur 19:00etan Sarini zirkoa taldeak eskainiko duen 'Txoriak txori' emanaldia lekuz aldatu du antolakuntzak euria egiteko arriskua dela eta. Horrenbestean, hasiera batean Kalebeherako parkean egitekoa zen ekitaldia Elorri pilotalekuan egingo da ordu berean.