Berriak

Atzealdea Gaurtik aurrera Alegia-Tolosa joan-etorria egiten duten Lurraldebuseko autobusek Tolosako zezen plazan izango dute irteera eta helmuga

San Frantzisko eliza aurreko geralekua kendu egin da Rondilla kalean aparkalekuak ahalbidetu ahal izateko

2026·07·01


Uztailaren 1etik aurrera Alegia eta Tolosa arteko joan etorria egiten duten Lurraldebuseko autobusen geralekuek aldaketak izango dituzte Tolosako geralekuetan. Tolosako zezen plaza izango da autobusen abiapuntu eta helmuga. Hemendik aurrera hauek izango dira geralekuak:

ALEGIATIK TOLOSA ALDERA:

-Benta Haundi.

-Araba etorbidea 5 (Eroskiko zubia).

-Zezen plaza.

TOLOSATIK ALEGIA ALDERA

-Zezen plaza.

-Renfe Jesuitinak.

-Araba etorbidea 5 (Eroskiko zubia).

-Benta Haundi.

San Frantzisko eliza aurreko geralekua kendu egin da Rondilla kalean aparkalekuak ahalbidetu izateko. Segidan duzue ordutegi eguneratua:

TO01 linearen ordutegia. Uztailaren 1etik aurrera.