Berriak
Atzealdea Gaurtik aurrera Alegiako Osasun Zentroak Erbeta parkean eskainiko du zerbitzua
Egun hauetan egin dira lekualdatze lanak eta eraikin zaharra behin hustuta, eraberritze lanei berrekingo zaie
2026·02·26

Otsailaren 26tik aurrera, Alegiako Osasun Zentroak Erbeta parkean kokaturiko moduluetan ari da zerbitzua eskaintzen. Egun hauetan lekualdatze lanak egin dira eta jada bertan ari da Alegiako Osasun Zentroa erabiltzaileei zerbitzua eskaintzen.
Behin eraikin zaharra hustuta, eremu horretan egin beharreko lanei berrekiteko modua izango da. Gogoan izan, osasun zentroa eraberritzearekin batera, Jubilatuen taberna ere zaharberrituko dela eta hiri igogailu bat ere ezarriko dela.