Berriak

Atzealdea Gaurtik aurrera Covid pasaportea behar da hainbat tokitan sartu ahal izateko

50 lagunetik gorako edukiera duten jatetxeetan eta gaueko aisialdiko lokaletan eskatuko da

2021·12·04


 

Eusko Jaurlaritzak Covid pasaportea eskatuko du bihartik aurrera hainbat eremutan sartu ahal izateko. Ondokoak dira sartu ahal izateko pasaportea erakutsi beharko den lekuetako batzuk:

-50 lagunetik gorako edukiera duten jatetxeak.

-Gaueko aisialdiko lokalak.

-III eta IV motako izaera duten ostalaritza lokalak, 22:00etatik aurrera.

-Taberna jarduera arrunta eskaintzen duten ostalaritza lokalak, 22:00etatik aurrera.

-Dantzalekuak.

-Musika tabernak.

-Karaokeak.

Covid pasaportearen inguruan Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaraturiko agindua lotura honetan kontsultatu daiteke.