Berriak
Atzealdea Gaurtik aurrera eremu eta jarduera gehiagotarako behar da Covid pasaportea
2021·12·15
Eusko Jaurlaritzak Covid pasaportearen erabilera eremu gehiagotara zabaltzen duen dekretua argitaratu du eta jada indarrean da. Orain arte gaueko aisialdian, III eta IV motako ostalaritza lokaletan 22:00etatik aurrera eta 50 lagunetik gorako edukiera duten jatetxeetan behar zen. Bada, gaurtik aurrera, ondoko eremu eta jardueretarako beharko da Covid pasaportea:
-Kontzertu-aretoak eta erabilera anitzeko aretoak edo gaitutako beste espazio itxi batzuk, kontzertuak, musika-jaialdiak eta bestelako kultura eta arte-ekitaldiak egiten direnean.
-Ostalaritza-establezimenduak eta jatetxeak, baita oturuntza-aretoak ere, dantza egiteko aukera ematen duten jarduerak egiten direnean, bertaratuen kopurua zeinahi dela ere.
-Kiroldegiak, gimnasioak eta jarduera fisikoa eta/edo kirola egiten den bestelako barne-espazioak, izan kirolarientzat, laguntzaileentzat nahiz publikoarentzat.
-Kirol-instalazio itxiak, hala nola, estadioak, frontoiak edo antzekoak, sarrera kontrolatzeko sistema batekin (tiketak, abonamenduak, gonbidapenak, eta antzekoak) eta 100 pertsona baino gehiago bertaratuta lehiaketak egiten direnean.
-Ospitaleak, zentro soziosanitarioak eta espetxeak: ospitaleratutako pazienteak edo egoiliarrak bisitatzen dituzten pertsonak.
Dekretu hau 2022ko urtarrilaren 31ra bitartean egongo da indarrean baina unean uneko jarraipena egingo zaio, egoeraren bilakaerak neurrien aldaketaren bat eskatuko balu ere.
Dekretuaren edukia azpiko loturan kontsultatu daiteke.