Berriak
Gaurtik aurrera perimetralki itxita egongo dira Covid kutsatze inzidentzia 400dik gorakoa duten udalerriak
2021·03·29
LABIren aholku batzordeak koronabirus kutsatzeen hedapena eteteko neurri berriak iragarri zituen ostiralean. Gaur indarrean jarri diren neurri horien arabera, azken 14 egunetako kutsatze indizea 400dik gorakoa duten udalerriak itxita egongo dira perimetralki. Herri horietan ostalaritzak 6:30etik 9:30era eta 13:00etik 16:30era eskaini ahal izango du zerbitzua lokalen barruan eta gainontzeko ordutegian terrazen %75eko edukierarekin funtzionatu ahal izango dute.
Ezinbestekoak diren joan-etorrietarako mugikortasuna baimenduta egongo da baina agiri bidez frogatu beharko da ezinbesteko izaera hori. Itxita dauden udalerrietan, leku itxian egiten diren eta profesionalak ez diren kirol jarduerak gehienez 4 pertsonako taldeetan egin ahal izango dira. Azpian kontsultatu daiteke dekretua eta egoerak bestelakorik eskatzen ez badu, 20 egun barru egingo da hurrengo balorazioa. Perimetralki itxita dauden udalerrien zerrenda astelehenero eguneratuko da.