Berriak

Atzealdea Gaurtik erabilgarri dago Guraso Txokoa

Webgune honetan dagoen izena emateko orria entregatzea da gunea erabiltzeko baldintza bakarra

2023·11·06


Gaurdanik, azaroak 6, Alegiako Udalak zabalik du Gurasoen Txokoa. Astelehenetik ostiralera 16:00etatik 18:00etata martxan izango den zerbitzua da eta 0tik HH5 bitarterainoko haurrei zuzenduta dago. Gehienez 20 haur egon daitezke gela barruan batera. Gutxienez beti heldu bat egongo da gelan eta gehienez 5 haur egon daitezke heldu bakar batekin. Pertsona heldu hori izango da bertan dauden haurren arduradun. Edukiera betetzen bada, gehienez ordubete egon ahal izango da Guraso Txokoan.

Kultur etxeko hirugarren solairuko 3 gelan kokatuta dago. Gelaren erabileraren inguruan, haurrek gela barruan egon beharko dute. Garbiketaren inguruan, eguneroko garbiketa erabiltzaileen esku geratzen da eta astean behin, garbiketa sakonagoa egin beharko da.

Izena emateko orria bete eta entregatzea da zerbitzua erabiltzeko baldintza bakarra. Lotura honetan eskuratu daiteke izena emateko orria.