Berriak

Atzealdea Gaurtik ostiralera Donosti Cup futbol txapelketako partidak jokatuko dira Elorri zelaian

Torneoan parte hartzen ari den Intxurreko taldearen partidak ere ikusi ahal izango dira lehen hiru egunetan

2023·07·04


Gaztetxoen arteko Donosti Cup nazioarteko futbol txapelketaren barruan hainbat partida jokatuko dira gaurtik ostiralera bitartean Elorri zelaian. Intxurre taldea ere parte hartzen ari da eta alegiarrek partida bana jokatuko dute gaur, bihar eta etzi. Hauxe da Intxurrekoen partiden zerrenda:

-Uztailak 4, asteartea: Rear Sports (KAT) - Intxurre. 18:00etan Elorrin.

-Uztailak 5, asteazkena: Academico Alves Roçadas de Vila Real (POR) - Intxurre. 19:30ean Elorrin.

-Uztailak 6, osteguna: Intxurre-Danena. 15:30ean Elorrin.

Lehen ligaxkak amaituta, ostiralean kanporaketak jokatuko dira. Bost partida, lehena 16:00etan eta azkena 20:00etan.

Alegian jokatuko diren partida guztien zerrenda, lotura honetan.